Urak eta lurrak gain hartu dute Tolosaldean

Ataria 2021eko abenduaren 10a

Oria ibaia bere lekutik atera da eskualdeko hainbat puntutan. Eta hainbeste euri egin izanak, beste hainbat luizi eragin ditu, eta eskualdeko errepideetan oztopoak eragin dituzte.

Oria ibaiak gain hartu du Ikaztegietatik hasi eta Adunara bitartean. Alegian, Tolosan, Anoetan edota Villabonan gainezka egin du Oria ibaiak. Beste hainbat puntutan ere atera da bere bidetik, eta zenbait lekutan kalteak eragin ditu.

Ibai eta errekez gain, ordea, euria bota eta bota ari den honetan, lurrak ere bere arrastoak utzi ditu. Hainbat luizi izan dira eskualdeko herri ezberdinetan, eta errepideetan oztopoak sortu dituzte. Nabarmenetako bat Orendaingo bidean izan da, eta besteak beste, Alegiatik momentu honetan ezin da Orendain herrira igo.

Amezketa eta Alegia artean ere luiziak izan dira, eta errepidea oztopatzen dute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!