Ikaztegietatik hasi eta Adunaraino, zenbait puntutan gainezka egin du Oria ibaiak; ondorioz, kalte larriak eragin ditu Tolosaldean. Bestetik, Alegiatik Orendainera igotzeko errepidea moztu behar izan dute, luizi baten ondorioz. Asteburu luzea izango da herritar askorentzat, etxeetatik ura ateratzeak lan handia eskatuko dielako.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?