Irrati libreetako bertso-irratsaioak ezagutu ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko abenduaren 2a

Adin-adin egitasmoaren baitan, azaroaren 16an Oihana Iguaranek eta Sebastian Lizasok kantatuak ere entzun ditugu.

(H)ari Naizela ez da irrati programa bakarra. Badaude beste batzuk ere, eta bertsoa.eus webgunean Xan Alkhat arduratzen da astero guk egiten dugunarekin albistea osatzeaz. Aitzakia horri heldu diogu eta hiru bertso irratsaio ezagutu ditugu: Xorroxin Irratiko BERTSOIKA, Bilbo Hiria Irratiko POTTO, eta Putzuzulo Gaztetxearen Arraio Irratiko BAPATEKO UNIBERTSOA.

Elkarrizketa eta elkarrizketa tarteetan, berriz, adin-adin egitasmoaren barruan, azaroaren 16an, Oihana Iguaranek eta Sebastian Lizasok Uzturre egoitzan kantatutako zenbait bertsoaldi ere zuenganatu ditugu.

Elkarrizketak: JULEN ZELAIETA, Xorroxin Irratia - Bertsoinka: 14:00 minututik aurrera ERLANTZ IBARGURENGOITIA, Bilbo Hiria Irratia - Potto: 38:00 minututik aurrera MARKEL EIZAGIRRE, Arraio Irratia - Bapateko Unibertsoa: 55:00 minututik aurrer.

Irratsaio amaierako kantua: "Utopia" (Hitzak eta musika: Ziztada &Rlantz)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!