Oso isolatuta bizi diren munduko txokoetako bat da Ittoqqortoormiit. Groenlandian edozein puntutatik urrutien dagoen herria da, eta bertaratzeko aireportutik helikopteroa hartu behar da. 450 pertsona bizi dira, eta trineoz ibiltzen dira batera eta bestera. Kruzeroek geldialdiak egiten dituzte bertan, aurora borealak ikusteko.
