Maritxu Huiziri egindako elkarrizketa eta Berastegiko San Lorentzotako bertsoak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko azaroaren 11

Maritxu Huizi Apezetxeak 87 ditu eta bera izan da aurtengo Berastegiko bertso-saioko protagonistetako bat, berak eskatu baitzuen zein bertsolari ekarri; bertso-gaia ere izan zen.

Gerra Zibila baino lehen jaio arren, buru argia dauka Maritxu Huizi Apezetxeak. Goizuetan jaioa, 60 urte Berastegin bizitzen, eta oraindik buruan dauzka aitak kantatzen zituen zenbait bertso. Bere etxera joan gara, eta kafetxoa hartuz bere bertso zaletasunaz, Goizuetako eta Berastegiko bizimoduaz, eta batez ere, berari gehien gustatzen zaion bertso-sortaz hitz egin dugu; eta kantatu ere kantatu dizkigu zenbait bertso.

Elkarrizketaren tarteetan Berastegin San Lorentzotan kantatutako zenbait bertsoaldi ere entzun ditugu. Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Aitor Mendiluze, Sebastian Lizaso, Amets Arzallus eta Oihana Iguaran; gai-jartzailea: Iñigo Gorostarzu "Etxorde".

Irratsaio amaierako kantua: "Goizuetako Misiyua" (Hitzak: Txirrita; musika: Antton Valverde).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!