Entzuteko jaioak

Hatortxu Rockeko kartela

Naiara Roldan de Aranguiz 2021eko azaroaren 16a

Gaurko Entzuteko Jaioak saioa Hatortxu Rockeko kartelari begira osatu dugu.

Ekitaldi gehienak bezala, iazkoan Hatortxu Rock jaialdia ez zen egiterik egin pandemia kontuak medio. Aurtengo Haturtxo Rock berezia izango dela ez du inork zalantzan jartzen.

Guztira hamazazpi artista ariko dira abenduaren 18an Atarrabian euskal presoen eskubideen alde egingo den jaialdian. Honela, kontzertu zerrendari tiraka osatu dugu gaurko musika saioa: Segismundo Toxicomanoren Último asalto, Afuren Banoa, Soziedad Alkoholikaren Motxalo!, Bide Bakarrak taldearen Humo y lágrimas, Kaotikoren Otra noche, Tremenda Jauriaren Con tol deskaro, Duplaren Dantza Gaua, Nogen taldearen Ez da ondo aterako, Green Valley taldearen Si no te tengo, Tribaderen La Purga, Skakeitan taldearen Orekariak, Rodeoren Gure bide galduak, Galtzagorriak taldearen Bidelagun, Ibil Bedi taldearen Orain bat gara eta Irkaiaren Betirako biziko naiz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!