Letren errepublika

#0304 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2021eko azaroaren 9a

Liburu eta liburutegietan arakatuta Letren Errepublikara ekarri ditugunak hemen entzungai.

Azkeneko alean aipatu ditugun kontuak zerrendatuta:

  • Kontalari2 taldekoek Ixooo! Lotara albuma gomendatu digute.
  • Imanol Mercerok Ibarrako liburutegian martxan duten Bitartekarien irakurketa klubaz aritu zaigu.
  • Maria Garcia Galtzagorriko kideak Lizartzan martxan duten Irakur jolas txokoa dinamikaz hitz egin digu.
  • Nerea Loiolak Epizentroa ipuin bilduma kaleratu du Erein argitaletxean. Liburuan jasotakoez aritu zaigu Letren Errepublikan.
  • Yurre Ugarte Galtzaundiren irakurle taldeko dinamizatzaileak azaroaren 18an aztertuko duten liburuaz hitz egin digu. Itxaro Bordaren Susmaezinak lanari buruz arituko dira, egilea bertan dela.
  • Edurne Ayuso Alkizako liburuzainak Alejandro Palomasen Un pais con tu nombre liburua ekarri digu gure apalategira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!