Letren errepublika

#0303 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2021eko urriaren 26a

Barandiaran, Aizpurua, Ugarte, Zabala, Iguaran eta Garikano. Bost emakumek jarri diote ahotsa azkeneko Letren Errepublika saioari.

Letren Errepublikako azkeneko saioan honako edukiak izan ditugu:

  • Kontalari2 taldeko Idoia Barandiaranek Ipuina bete otso ipuina gomendatu digu.
  • Goizane Aizpuruak Alberdanian kaleratu duen Izarak bere lehen nobelaz hitz egin digu.
  • Yurre Ugarte idazle tolosarrak iruzkindu du Aizpuruaren lehen nobela.
  • Plazida Otaño liburutegiak Maria Moliner sariketan aipamena jaso du irakurzaletasuna bultzatzeko Nekeetan irria ezpainetan proiektua aurkeztuta. Arantxa Zabala liburuzainak azaldu digu.
  • Zizurkilgo liburutegian, euskarazko irakurle taldearen aldi berriari ekingo diote eta hemendik aurrera Oihana Iguaran ariko da dinamizatzaile.
  • Asun Garikano itzultzaile eta idazle tolosarraren aipu batekin amaitu dugu irratsaioa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!