Cristina Enea Fundazioan ikusgai dago Grafika Soziala. Goi-bilera klimatikoak, aktibismo soziala erakusketa. Klimaren Goi Bileretan mugimendu sozialek egin dituzten jarduera eta protestak zein mezuak azaltzen dira bertan. Martin Mantxok prestatu du erakusketa eta berak eman digu horren berri. Horrez gain, Fagus Alkiza interpretazio zentroa ezagutzeko aukera izan dugu bertako dinamizatzailea den Edurne Ayusoren bitartez.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?