Gaur, 20:30ean, Leidor aretoan, 'Kenophobia' dantza obra eskainiko du Osa+Mujika konpainiak. Leku hutsekiko fobia oinarri duen lana da, Jaiotz Osa koreografo eta dantzariak Kulturari Begira saioan azaldu duenez. Dantza garaikidea da egiten dutena, baina istorio abstraktuak ikusleak ulertzeko moduan plazaratzen dituzte.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?