(H)ari naizela

Haritz Mujika: "Aurten bazkalorduetako bertso-eskolak berreskuratu nahi ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko urriaren 5a

(H)arituzeko koordinatzailearekin ikasturtearen hasieraz eta aurtengo asmoez hitz egin dugu; bitartean, Alegiako zenbait bertsoaldi entzun ditugu.

Ikasturtero bezala, aurten ere (H)arituzeko koordinatzailea izan da gurean, hain zuzen, 2021/22 ikasturterako dituzten planez hitz egiteko asmoz. Bertso-eskolak, ikerketak, eskualdeko saioak, eta gauza gehiago izan ditugu hizketagai.

Hitzen eta hitzen artean, Alegian Karmenetan izan zen bertso-saioko bertsoaldiak entzun ditugu, aurreko irratsaioan bezala. Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Beñat Iguaran eta Iker Zubeldia izan ziren kantuan Imanol Artola Felixen esanetara.

Irratsaio amaierako kantua: "Lizartzako biribilketa" (Hitzak eta musika: Laja eta Landakanda).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!