#0302

#0302 Letren Errepublika

Jon Miranda Labaien 2021ko ira. 28a, 15:57

Letren Errepublika, liburu eta literaturaren inguruko irratsaioa, irakurle eta idazleen txokoa.

Ana Malagonek bere hirugarren ipuin liburua kaleratu du: Ez dakit zertaz ari zaren. Letren Errepublikan aritu zaigu bere azken lanaz. 11'54''

Kontalari 2 taldeko kideek haur literaturako gomendio bat luzatu digute aste honetan. Untxitxo Txuria ipuinaren inguruan aritu zaizkigu. 10'05''

Iaz jarri zuten martxan irakurle taldea Iruran. Aurreko ikasturtean maitasun erromantikoa auzitan jartzen zituzten irakurgaiak izan zituzten hizpide. Aurten bestelako liburuak hartuko dituzte oinarri, hilabetean behin egingo dituzten saioetan. Itsaslore Yarza taldeko dinamizatzaileak azaldu digu. 35'33''

Irurako irakurle taldeko lehen saiora gonbidatu dute Kattalin Miner. Moio izeneko liburuaz aritu da Irurako irakurleekin eta saioaren aurretik hitz batzuk egin ditu Letren Errepublikan. 41'41''

Tolosako Udal liburutegiko irakurle klubak martxan dira berriro. Euskarazko taldean liburu grafikoak aztertuko dituzte eta gaztelaniazkoan bestelakoak. Bi taldeetan izena emateko aukera zabalik da Susana Larre udal liburutegiko arduradunak azaldu digunez. 47'03''

Komikiaren Nazioarteko Eguna izen zen irailaren 25ean. Egunari keinu bat eginez erakusketa antolatu dute Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian. Irene Urruzola liburuzainak eman dizkigu azalpenak. 1.05'03''

Edurne Ayuso Alkizako liburuzainak gure apalategia osatzeko liburu bat ekarri digu. Alberto Ladron Aranak idatzitako Zer barkaturik ez liburuak sortu dion inpresioaz hitz egin digu. 1.08'20''

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!