(H)ari naizela

Garazi Egiguren: "Genitalen bereizketa egin aurretik, arrak eta emeak ez gara bereizten gure mugimenduetan"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko irailaren 24a

Garazi Egiguren tolosarra eta Ekaitz Goikoetxea beasaindarra (H)ari Naizelan izan ditugu GenEroa kale-ikuskizunaz hizketan, Alegiako Karmenetako bertsoaldiak entzun ditugun artean.

GenEroa kale ikuskizunarekin hara eta hona dabiltza Kimua Dantza Kolektibokoak, eta Garazi Egiguren eta Ekaitz Goikoetxea izan ditugu gurean, dantza eta bertsolaritza uztartzen dituztenez gero. Irratsaioro bezalaxe, bertso-zaletasunaz eta bertso ibilbideaz galdetu diegu; eta dantzari bat tartean izanda, baita dantza zaletasunaz ere. Horren ondoren, sormen prozesuaz, dantzarien eta Ekaitzen bizipenez, generoaren zirrikituez, eta beste hainbat kontu interesgarriz hitz egiteko zortea izan dugu.

Bi artistek arnasa hartzen zuten bitartean, berriz, Alegiako Karmenetako ez-festetako bertso saioko zenbait bertsoaldi entzun ditugu. Uztailaren 12an, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia eta Beñat Gaztelumendi jardun ziren Imanol Artola Felixen esanetara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!