Letren errepublika

"Liburu hau niretzat bada ibaian gora egite bat, izokina bezala iturburua bilatu nahia"

Jon Miranda Labaien 2021eko irailaren 14a

Uxue Alberdik 'Dendaostekoak' liburuari buruz hitz egin du denboraldiko lehenengo Letren Errepublikan.

Idazle elgoibartarrak Pitxintxu dendako nagusiak hartu ditu protagonistatzat, Izas eta Marijo. Kronika literarioa osatu du bi emakumeen bizipenetatik abiatuta eta gure gaurko Letren Errepublikara gonbidatu dugu.

Horrekin batera, Iraitz Lizarragak eta Izaro Lizarragak Zizurkilgo festa batzordearen enkarguz osatu duten Pli-Pla! ipuin liburuaz hitz egin digute. Lehenak testuak idatzi eta bigarrenak marrazkiak asmatu ditu. Melo hartu dute protagonistatzat, Elbarrenako festetako ikur den melokotoia.

Ohi bezala, Kontalari 2 taldekoen gomendioa jaso dugu eta Lurdes Gorostegik Berriz izeneko albumari buruz hitz egin ditu eta Maider Zunzunegi irakurle zizurkildarrak gure apalategira ekarri du Xabier Montoiaren Taxiak ez dira inoiz gelditzen ipuin liburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!