(H)ari naizela

Sanjoanetako bertso-saioak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko uztailaren 2a

San Joan jaien aitzakian, besteren artean, Larraitzen izandako bertso-bazkaria, eta Tolosako Berdura plazan izandako bertso-saioa aletu ditugu (H)ari Naizela irratsaioan.

Ekainaren 25ean izan zen Larraizko bertso-bazkaria, eta Julio Soto, Andoni Egaña eta Haritz Mujika aritu ziren kantuan. Ekainaren 27an, berriz, Tolosako Berdura Plazan izan zen urteroko Tolosako saioa. Imanol Artola Felix-en esanetara aritu ziren kantuan Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio.

Irratsaio amaierako kantua: Hertzainak (Hitzak: Josu Landa; Musika: Hertzainak).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!