"Bilatu beharko genituzke bideak zorion jasangarri eta iraunkor bat lortzeko"

Jon Miranda Labaien 2021ko eka. 28a, 16:00

Mikel Ayllonek 'Zoriontsuak izatea aukeratu genuen' ipuin bildumaz aritu zaigu Letren Errepublikan.

Mikel Ayllonek sei narrazio bildu ditu Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuan. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria eskuratu du ipuin bildumarekin eta liburuko lehenengo kontakizunean oinarritutako antzerki obra bat ere egiten ari dira azken hilabeteetan. Guzti horri buruz hitz egin digu idazle laudioarrak gaurko irratsaioan.

  • Udalbiltzak sustatutako Geuretik Sortuak bekarekin egonaldia egiten ari da Maitane Perez Argote aktore eta idazlea Amasa-Villabonan. Egonaldiaren amaieran, udalerrian oinarritutako kontakizun labur bat idatziko du. Asmoen berri eman digu sortzaile nafarrak gaurko irratsaioan.
  • Kontalari2 taldeko Idoia Barandiaranek Piztia arraro bat ipuina gomendatu digu asteroko tartean.
  • Plazida Otañoko idazmen tailerrean parte hartzen duten gaztetxoek KontrAstea  emanaldia eskaini zuten ekainaren 12an, ikasturtean zehar egin duten lanketa jendaurrean erakutsiz. Hango pasarte bat jaso dugu aste honetako Letren Errepublikan.
  • 111 Akademia Saria eman berri diote Pello Lizarralderi Argiantza nobela laburragatik. Amasako Hika txakolindegian egindako sari banaketa ekitaldian literatur obra horren pasarteak irakurri zituzten. Zati bat berreskuratu dugu gaurko saioan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!