Letren errepublika

"Ez dut uraren epika ekarri, ur prosaikoagoak ageri dira ipuinetan"

Jon Miranda Labaien 2021eko ekainaren 15a

Nerea Arrienen 'Jende likidoa' liburua hamahiru kontakizunez osatutako bilduma da. Helduleku fermurik gabe alderrai dabilen gizarte likido baten marea da jende likidoa.

Erein argitaletxean kaleratu du Jende likidoa ipuin bilduma Nerea Arrienek (Lekeitio, 1976). Lan honen xehetasunak eman dizkigu Letren Errepublikan.

  • 111 Akademia Saria banatu zuten Amasako Hika txakolindegian aurreko ostegunean. Akademiako kidek Pello Lizarralderen Argiantza nobela hautatu dute iaz kaleratutakoen artean. Sari banaketa ekitaldian jasotakoak ekarri ditugu irratsaiora.
  • Kontalari2 taldeko kideek gomendioa luzatu digute hamabostean behin ohitura duten bezala. Oraingo honetan Ni neu galtzeta Joana Ziganda eta Iker Uriberen lana gomendatu digute.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!