(H)ari naizela

Jon Mendiluze: "Ofizioekin oso gustura geratu nintzen, besteak esandakoari erantzutea lortu nuen-eta"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko ekainaren 11

(H)ari Naizelan izan dugu irurarra, Gipuzkoako Eskolarteko finalean kantatu berritan

Irratsaioa Ane Zubiaren bertso-jarriekin hasi dugu; minari jarritako bertsoak. Segidan,  Gipuzkoako Eskolartekoan eskualdeko sei ordezkariek egindako lanaren bertsoaldi bana entzun dugu. Irratsaioaren mamia, berriz, Jon Mendiluzerekin osatu dugu: finaleko bertsoaldiak entzuteaz gain, irurarrarekin hitz egiteko tartea izan dugu, eta bertsozaletasunaz eta bertso-ibilbideaz hitz egin dugu.

Irratsaio amaierako kantua: "Gure zortea" (Hitzak: Daniel Landart; Musika: Errobi).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!