(H)ari naizela

Tolosaldeko Bertsoeskolen Eguneko bertsoaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko ekainaren 4a

Joan den larunbatean egin zen, eta 10-16 urte bitarteko 30 bertsozale baino gehiago bildu ziren Zizurkilen.

Ikasturtearen amaiera heltzen ari da, eta urteroko topaketa egin dute bertsoeskoletan dabiltzan haurrek eta gaztetxekoek, zaletasun berbera duten eskualdeko beste kideak ezagutzeko asmoz.

Goizean paseoa eman ostean, Haritz Mujikarekin eta Oihana Iguaranekin bertso-saio partizipatiko bat izan zuten, eta bazkalostean, berriz, gaztetxoak eurak izan ziren protagonistak. Bertso-saio partizipatiboko eta gaztetxoek kantatutako bertsoaldiak entzun ditugu. Badugu etorkizuna, bai horixe!

Irratsaio amaierako kantua: "Orioko balearen bertsoak" (Hitzak eta musika: herrikoiak).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!