Amalurra

Sabino Ormazabali elkarrizketa

Imanol Garcia Landa 2021eko maiatzaren 27a

Saio honetan Eguzki taldeko Garikoitz Plazaolak hainbat gai izan ditu hizpide: bi mobilizazio, Arabako parke eolikoei aurkakoa eta Zaldibar Argitu plataformak deitutakoa Joakin Beltranen oroimenez; Gipuzkoako Foru Aldundiak ez duela Bizikleta Bideen Plana bete, ezta 2020. urte bukaerarako iragarri zuen Premiazko Jarduketen Plana aurkeztu ere; horrez gain, lurraren erabilera salatu du bi proiektuetan: Donibane Lohitzunen egin nahi den luxuzko kanpina eta Donostiako Martuteneko 27. poligonoaren zabaltzea. Saioko beste gonbidatua Sabino Ormazabal izan da, Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa filmaren jatorrizko ideia izan eta gidoia idatzi zuena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!