Letren errepublika

"Egin ditugun eta egin dizkiguten zaurien erroetako bat 36ko gerran dago"

Jon Miranda Labaien 2021eko ekainaren 1a

Juan Kruz Igerabidek 'Doneaneko alaba' nobela argitaratu du Alberdanian argitaletxean. Lan berriaz aritu zaigu Letren Errepublikan.

Aste honetako irratsaioan kontu ugari izan ditugu hizpide:

  • Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian, bosgarren urteurrena ospatu ondoren proiektu berriak dauzkate eskuartean. Arantxa Zabala liburuzainak esplikatu ditu egitasmo berriak.
  • Kontalari2 taldeko Idoia Barandiaranek aste honetan mini-ipuinak izan ditu hizpide gomendioen tartean. 
  • Juan Kruz Igerabide adunarrak Doneaneko alaba nobela idatzi du:"Ilobak literatura irakasle den osabari bere ibilbidearen sorburua ezagutu nahian egindako eskaerari erantzun eta gerra ondorengo hamarkadetako bizipenak jasoz osatuko du kontakizuna osabak. Presente izango ditu 36ko gerrako une latzak, bere etxean eta Doneanen gertatutakoak, eta horrela kontatuko dizkio, aho bizarrik gabe, ilobari".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!