Zizurkilen filmatutako 'Ilargi guztiak' ikusgai izango da Villabonan

Ataria 2021eko maiatzaren 21a

Udaberrian Zizurkilgo Areta-azpikoa baserrian eta herriko beste zenbait puntutan filmatu zituzten pelikularen hainbat eszena. Villabonako Gurea aretoan izango da ikusgai asteburu honetan.

Maiatza erdialdean estreinatu zuten Ilargi guztiak filma eta asteburu honetan Villabonako Gurea aretoan ikusgai izango da Igor Legarretak zuzendutako pelikula. Aktore taldearen buruan Haizea Carneros 12 urteko neskatoa dago, bere lehen paperean, eta ondoan izango ditu Josean Bengoetxea, Itziar Ituño, Lier Quesada, Zorion Egileor eta Elena Uriz.

Udaberrian zinema estudio bihurtu zen Zizurkilgo Areta-azpikoa baserria. Ilargi guztiak filmeko hainbat eszena grabatu zituzten bertan, eta herriko beste zenbait puntutan ere aritu ziren grabaketa lanetan.

Gurea zineman izango da ikusgai filma honako ordutegian:

  • Maiatzak 22, larunbata, 19:00etan.
  • Maiatzak 23, igandea, 19:00etan.
  • Maiatzak 24, astelehena, 19:00etan (ikuslearen eguna).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!