(H)ari naizela

Ahoz Aho 2021eko bertso-saioko bertsoaldiak ardatz

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko maiatzaren 20a

Martxoaren 13a, Amarotzen izan zen aurtengo urrezko kalabazen banaketa eta Bixente gorostidik eta Amaia Agirrek libreko saioa egin zuten.

Urtero aztertzen dugu (H)ari Naizela irratsaioan, Ahoz Aho sar dadila kalabazan ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiko libreko saioa. Urrezko kalabazak banatzen dituzte Intujai Teatrok antolatzen duen ahozkotasunaren nazioarteko jaialdiko azken egunean, eta azken urteetan inoiz ez dira falta izaten bertsolariak. Iaz bezala, aurten ere Bixente Gorostidi eta Amaia Agirre izan ziren kantuan.
 
Horrez gain, Amaia Agirrek, lehenengo señora txapeldunak, Señora Sariketan kantatutako bertsoaldi bat ere ekarri dugu; baita Euskadi Irratiko Hitza Jolas irratsaioan eskualdeko gazteek kantatu dituzten bederatzikoak ere.
 
Irratsaio amaierako kantua: "Yup lala" (Hitza eta musika: Etxamendi eta Larralde).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!