Letren errepublika

"Tragedia humanoa polarizazio politikoarekin ezabatua gelditu zen"

Jon Miranda Labaien 2021eko maiatzaren 18a

Jon Alonsok 'Naparra. Kasu irekia' liburua kaleratu du Tene Mujika historia hurbilaz idazteko beka irabazi eta gero. Elkarren Lekuko sailean argitaratu du.

Joxe Migel Etxeberria Alvarez Naparra 1980ko ekainaren 11n desagertu zen. Ordutik ez da haren gorpurik agertu eta gutxi dakigu desagertzeaz. Jon Alonsok ikerketa kazetaritza egin eta saiakera literarioa argitaratu du, Komando Autonomoetako militantearen desagerpenaz argibideak emanez.

  • Kontalari2 taldeko Lurdes Gorostegik Leire Bilbaoren eta Maite Mutuberriaren Xomorro poemak eta beste piztia batzuk ipuin liburua gomendatu digu.
  • Mendiko gaitza liburua kaleratu du Idoia Garcesek 2019ko Zubikarai saria eskuratu eta gero. Gure saioan izan dugu idatzi duen nobela beltzaz hizketan.
  • Yurre Ugartek gaurko Galtzaundiren irakurle taldean landuko duten Hodien metafisika liburuaz hitz egin digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!