Amalurra

Ekozinemaldia Tolosan

Imanol Garcia Landa 2021eko maiatzaren 11

Amalurra saioan Garikoitz Plazaola Eguzki talde ekologistako kideak proiektuak gauzatzeko naturaguneen erabilera salatu du, eta horren hiru adibide eman ditu: Araban martxan jarri nahi diren parke eolikoak, Donostian egin nahi den olatu artifizialen gunea, eta Leitzaranen jartzen ari diren tirolina. Martin Mantxok, bere aldetik, Tolosan egingo den Ekozinemaldiari buruz hitz egin du, eta baita Aroztegiko proiektuari zein egun Kolonbian bizi den egoerari buruz ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!