«Abenturazko nobela da, testuinguru historiko batean»

Jon Miranda Labaien 2021ko mai. 4a, 16:00

Iñaki Irisarrik '...eta infernuko demonioa adiskide'  eleberria idatzi du. Gaurko Letren Errepublikan liburuaren sorkuntzaz aritu zaigu idazle nafarra.

Iñaki Irisarri izan dugu gonbidatu Letren Errepublikan, eta horrekin batera, beste hainbat lagun gerturatu zaizkigu:

  • Amaia Goikoetxea Orbegozok, 2020ko 111 Akademia Sariaz hitz egin digu. Pello Lizarralderen Argiantza liburuak eskuratu du aurten aipamena. 
  • Kontalari2 taldeko kideek ikas-pedagogia zerbitzuak eskura jartzen dituen liburuak aipatu dituzte hamabostean behingo tartean.
  • Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak 5 urte bete ditu eta urtemugaren harira Plazida Otaño Odriozola oroituz egin dituzten ekitaldiak aipatu ditugu.
  • Plazida Otaño liburutegiko euskarazko irakurle taldean Algara mutilatuak liburua aztertuko dute, ostegunean, 18:00etan. Ane Labaka liburuaren egilea izango da saioan eta Oihana Iguaranek gidatuko du solasaldia. Gaurko saioan, Ane Labaka aritu zaigu, "umorearen aho bikotasunaz, feminismotik".

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!