Amalurra saioan, Martin Mantxo ekologistarekin hainbat gai jorratu ditugu: Eusko Jaurlaritzak uko egin diola Armentia II-n gasa ustiatzeari; Kolonbian USO sindikatua, petrolioaren arloko nagusiena, frackingaren aurka azaldu dela; Frantziako Total enpresan langileak egiten ari diren greba; eta 25 urte bete direla Itoizko urtegian solidarioek klabeak moztu zituztela. Garikoitz Plazaola Eguzki talde ekologistako kidearekin, Aralarko Saltarriko pistaren auzia artxibatu egin dela izan dugu hizpide, eta horrez gain, azkenaldian eskualdean egin diren ibai eta erreken garbiketen inguruan hitz egin dugu.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?