Pasahitza (zaharra)

"Denbora daramagu bisean bisekorik gabe, nekatuta gaude"

Ataria 2021eko martxoaren 26a

Kezkatuta, informazio nahikorik gabe eta nekatuta daudela esan dute presoen senideek. Espetxe politika berri baten beharra premiazkoa dela aldarrikatu dute.

Azken urtean, pandemia dela eta, zaildu egin zaie bai  presoei eta baita presoen senideei ere egoera. Bisitak murriztu zaizkie, bisean bisekoak kendu, Frantziara pasatzeko PCR probak egitea derrigortu... Hori guztia kontatu dute Gari Etxeberria presoaren ama den Mila Goikoetxeak, Anabel Eguesen anaia Joseba Eguesek, Luis Iruretagoiena Suniren arreba Kristina Iruretagoienak, Jon Ijurko eskualdeko Etxerateko kideak eta Patricia Velez Etxerateko bozeramaleak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!