2021 eka 25 Tolosaldea
Hilabeteko azken ostirala da gaur, eta eskualdeko herrietan mobilizazioak egingo dira euskal preso eta iheslarien alde. Etxerat elkarteko bozeramalea da Patricia Velez, eta Ataria Irratian izan da gaur, presoen egungo egoera kontatzen. Esan duenez, 2017 presotatik 58 Euskal Herriko espetxeetan daude, gehienak bigarren graduan.