Letren errepublika

«Uste dut mina unibertsala dela, eta horrela ulertu behar dugu, zinez begirada baikor batetik zerbait eraikitzen hasi nahi badugu»

Jon Miranda Labaien 2021eko martxoaren 23a

Irati Goikoetxeak Igartza saria eskuratu eta gero idatzi du 'Herriak ez du barkatuko' liburua.

Atzo arte, Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian ikusgai izan den erakusketaz hitz egin digu Irene Urruzola liburuzainak. Emakumeen Nazioarteko Eguna eta Poesiaren Nazioarteko Eguna uztartu dituzte eta emakumezko poeten lanak, emakume artistek egindako artelanekin lotu dituzte.

Galtzaundi irakurle taldeak ostiralean, martxoaren 26an, 18:00etan egingo du hurrengo hitzordua eta Safo: poesia guztia liburua aztertuko dute irakurleek. Yurre Ugarte taldearen dinamizatzaileak hitz egin digu Letren Errepublikan. 

Oihana Iguaranek Elkar argitaletxean aurkeztu berri du gaztetxoentzat Horma lana. Aurkezpen ekitaldian esandakoak jaso ditugu gaurko irratsaioan.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!