(H)ari naizela

Aurreko urteetako Ahoz Ahoko bertso-ipuinen bazkariko bertsoaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2021eko martxoaren 11

Aurreko urteetan Oargin, Amarozko Auzo-Etxean eta Zuloaga Txikin izandako bertsoaldiak errepasatu ditugu.

Datorren larunbatean izango da Ahoz aho jaialdiaren barruan Euskal narratzaileen topaketa, eta bertan, Amaia Agirre eta Bixente Gorostidi izango dira kantuan. Aitzakia hori aprobetxatu dugu 2017tik 2019ra bitarteko hiru edizioetako bertsoaldiak entzuteko.

Irratsaio amaierako kantua: "Gudari Euskaldunaren Kantua" Hitzak eta Musika: Mixel Labeguerie.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!