Letren errepublika

"Ama-alaben arteko harreman gatazkatsu zail eta ezinezko bat izan zen abiapuntua"

Jon Miranda Labaien 2021eko martxoaren 9a

Antxiñe Mendizabalek (Zumarraga, 1968) 'Odolekoak' eleberria kaleratu du, 1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen du nobelak.

Aste honetan, Letren Errepublika saioan Kontalari2 taldeko Lurdes Gorostegi eta Idoia Barandiaranek Martxoaren 8aren bueltan sortu duten kontaketa berria, Hodeiekin dantzan izenekoa, aurkeztu digute. Larraulen eskaini zuten lehen aldiz, martxoren 5ean. 

Karlos Linazasorok, berriz, poema bilduma berria kaleratu du. Esaten dugun argia liburua aurkeztu du Donostian eta bertan esandakoak jaso ditugu aste honetako irratsaioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!