Amalurra

Lortu eta lortzen ari denari begirada

Imanol Garcia Landa 2021eko martxoaren 2a

Gaurko saioan, Martin Mantxo ekologistak azken urtean ekologismoan nazioartean egin diren lorpenen berri eman du. Horrez gain, Petronor enpresak duen koke plantari buruz eta Iberdrolak Valentzian duen Cofrents zentral nuklearraren inguruan aritu da, eta Samir Flores ekintzailearen erailketa izan du gogoan. Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kideak, bere aldetik, Azpeitian Ekiola kooperatiba martxan jarri dela-eta, eguzki energia izan du hizpide.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!