Larreko Mahaiak sustatutako U30 Aldaketaldia egitasmoaren berri eman digu Martin Mantxok, eta baita Goldman Sarien inguruan hitz egin ere. Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kideak Covid-19 eta garraio publikoaren inguruko hausnarketa egin du, eta orain berri izan den hotzaldian ez dela ehiza debekatu ekarri du gogora. Horrez gain, gizakien objektuek Lurreko biomasak baino gehiago pisatzen dutela-eta argitaratu den albistearen inguruan aritu gara berarekin solasean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?