Letren errepublika

"Gutxitan hitz egiten da emakume sortzaileen kasuaz"

Jon Miranda Labaien 2020ko abenduaren 1a

‘Lilurabera’ liburua kaleratu du Yurre Ugarte idazle tolosarrak. Sortzaileak dira protagonistak, emakumeak, «baina aldi berean oso pertsona arruntak», idazlearen esanetan.

Alberdania argitaletxean argitaratu duen narrazio bildumaz aritu gara Ugarterekin, luze eta zabal, aste honetako Letren Errepublikan.

Anoetako udal liburutegira bisita egin dugu eta Edurne Martinez liburuzainak erakutsi dizkigu bertan eskaintzen zaizkigun zerbitzuak.

Itsaslore Yarzarekin ere aritu gara hizketan. Maitasunari buruz aritu diren liburuen irakurketa egitea proposatu die irurarrei eta erronkari erantzun dioten herritarrekin taldetxoa osatu du. Hemendik aurrera, hilero, irakurritako liburuaren inguruan aritzeko elkartuko dira. Lehenengo saioa, hilaren 9an izango da eta Laura Latorreren Polifonia amorosa liburuaren zenbait pasarte aztertuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!