'Gure Txokoa' ekimeneko bideo guztiak

Ataria 2020ko irailaren 6a

Aurtengo uda berezia izan da eta horregatik sortu genuen GURE TXOKOA ekimena, kulturari eta kulturgileei bultzada emateko sortutako ekimena. TOLOSALDEKO ATARIA-tik eskerrak eman eta animoak bidali nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartu duten guztiei. 

'Gure Txokoa' ekimeneko bideo guztiak:

 

Osasun krisiak gogor jo du eta oraindik ere asko falta da suspertzeko. Aurtengo uda berezia izan da oso, eta berezitasun hori, halabeharrez, kulturgileek jasan dute gehien. Herri eta auzoetako festarik ez da egin eta hortaz, kultur ekitaldiak nabarmen jaitsi dira. Beraientzat garai oso zailak datoz eta hori kontuan izanik, plazaratzeko beste modu bat ematea erabaki genuen TOLOSALDEKO ATARIA-n.

Hori da GURE TXOKOA ekimena, kulturari eta kulturgileei bultzada emateko sortutako ekimena. Eta gure txoko honetako bideoak dira hauek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!