Osasun krisiak gogor jo du eta oraindik ere asko falta da suspertzeko. Aurtengo uda berezia izango da oso, eta berezitasun hori, halabeharrez, kulturgileek jasango dute gehien. Herri eta auzoetako festarik ez da egingo eta hortaz, kultur ekitaldiak nabarmen jaitsiko dira. Beraientzat garai oso zailak datoz eta hori kontuan izanik, plazaratzeko beste modu bat ematea erabaki dugu TOLOSALDEKO ATARIA-n.
Hori da GURE TXOKOA ekimena, kulturari eta kulturgileei bultzada emateko sortutako ekimena. Eta gure txoko honetako bideo bat da hau.