(H)ari naizela

Maddi Sarasola: "Festetako bilera batean erabaki zen herriko batek izan behar zuela gai-jartzaile eta niri tokatu zitzaidan"

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko azaroaren 12a

Anoetarrarekin, bere bertso zaletasunaz eta gai-jartzailetzaz hitz egin dugu.

Maddi Sarasola Eizmendi anoetarra saltsa askotako perrexila da. Gauzei ezetz esaten ez dakiena eta horregatik, eta amak transmititutako bertsozaletasunagatik, azken hiru urteetan herri festetan gai-jartzaile lanak egin ditu.
 Berak jarritako zenbait saiotako bertsoaldiak entzunez egin dugu, berak bertso munduarekin duen loturaren jarraipena.
 
Irratsaio amaierako kantua: "Nagusiya eta maizterra" Hitzak: Txirrita; musika: Xabier Lete

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!