Aizkolari Txapelketa Nagusiaren kanporaketa jokatuko da larunbatean

Ataria 2020ko urriaren 22a

Zestoako pilotalekuan izango da, 18:00etan hasita. Bertan parte hartuko dute Jexuxmari Mujika ibartarrak eta Jon Irazu zizurkildarrak.

Lehen mailako aizkolariek euren kabuz antolatutako txapelketa da, Euskal Herriko Herri Kirol Federazioaz aparte. Mujikaz eta Irazuz gain, beste zortzi aizkolari ariko dira: Jon Rekondo, Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Ugaitz Mugertza, Ruben Saralegi, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Aitzol Atutxa. Lopez eta Azurmendi dira beste lehen mailako aizkolariak, baina hauek ez parte hartzea erabaki dute, ez direlako behar bezala prestatu.

Egin beharreko lana ondorengoa izango da: bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko. Finalean izango duten lanaren erdia, hain justu. Finalera aurreneko seiak pasako dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!