Letren errepublika

"Niri erritmo lasaieko kontakizunak gustatzen zaizkit"

Jon Miranda Labaien 2020ko urriaren 20a

Julen Belamunok bost narrazio bildu ditu 'Hotz industriala' liburuan. 2015ean nobela labur bat idatzi ondoren, bigarrena duen ipuin liburuaz hitz egin digu Letren Errepublikan.

Gaur Larraulgo udal liburutegia bisitatu dugu. Nora Urbizu liburuzainaren ahotik martxan dituzten ekimenen berri jakin dugu. Besteak beste, "txoko morea" deitu diotena zabaldu dute. Ez da hainbeste espazio fisikoa, parekidetasun eta genero aniztasunarekin lotura duten liburuak izendatzeko modua baino. Gometxa more batekin identifikatuta aurkituko ditu irakurleak, heldu nahiz gazte, genero ezberdinetako liburuak.

Julen Belamuno idazlearekin hitz egin ondoren, Galtzaundiren irakurle taldeaz hitz egin dugu Yurre Ugarte dinamizatzailearekin. Aurre aurreko saioak berreskuratu dituzte ikasturte hastearekin batera, eta gaur arratsaldean, Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek elkarrekin idatzitako Minan liburuaz nola arituko diren aurreratu digu.

Saioa amaitzeko, Zizurkildik Maiderrek Uxue Alberdiren Dendaostekoak liburua gomendatu digu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!