Hondakinak ibaian, ingurumen delituen jarraipena eta AHTa

Imanol Garcia Landa 2020ko urr. 13a, 16:00

Gaurko Amalurra saioan hiru gai izan ditugu hizpide nagusiki. Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kidearekin, orain gutxi egin duten salaketa izan dugu abiapuntu, Tolosako Armeria plazaren ondoan Oria ibaira hondakin ugari daudela botata azalduz. Bestetik, ingurumen delituei EAEn Ertzaintzaren aldetik izaten duten jarraipenaz ere hitz egin dugu Plazaolarekin. Martin Mantxo A Planeta webguneko kidearekin, AHTari buruz aritu gara solasean,  bai hemengo egoeraz zein Europako bi herrialdetan horrelako proiektuen aurka dauden mugimenduetaz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!