(H)ari naizela

(H)arituzen ikasturte hasiera aztertu dugu Haritz Mujika koordinatzailearekin

Erabiltzailearen aurpegia Harituz - Tolosaldeko Bertsozale Elkargunea 2020ko urriaren 2a

Haurrentzako bertso saio partizipatiboak, bertso-eskolak, Pello Errota Sariketa, Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketa, Aiztondoko zirtotsa eta kontu gehiago aztertu ditugu.

(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak udazkena oso oparoa dauka. Irailaren hasieratik hasi ziren lanean eta abendura bitarteko lan-ildoa ongi markatua dute dagoeneko.
 
Irratsaioan entzundako bertsoaldiei dagokienez berriz, udan zehar Amezketan, Altzon eta Lizartzan kantatutako zenbait bertsoaldi entzun ditugu.
 
Irratsaio amaierako kantua: "Ia guriak egin du" Hitzak: Xenpelar/ Musika: Karidadeko Benta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!