Amalurra

Klima larrialdia, zuhaitz monolaborantza eta eguzki-plaken megaproiektua

Imanol Garcia Landa 2020ko irailaren 29a

Denboraldi berriko Amalurra saioaren lehen atalean, Martin Mantxo A Planeta webguneko kidearekin eta Garikoitz Plazaola Eguzki taldeko kidearekin hitz egin dugu. Mantxok klima larrialdia berriro ere kontuan hartzeko deia egin du, eta zuhaitzen monolaborantzaren inguruan ere hitz egin digu. Plazaolak Araban egin nahi den eguzki-plakez osatutako megaproiektua izan du hizpide, eta Eguzki taldetik bestelako eredu energetiko bat bultzatzen dutela azaldu du.

A Planeta webgunean larrialdi klimatikoari buruzko artikulua irakurri daiteke, eta baita Zinemazaleentzako proposamen klimatikoa eta bestelakoak artikulua ere.

Eguzki taldearen webgunean Erriberabeitian eraiki nahi den EAEko eguzki-planta fotovoltaiko handienaren berri ematen dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!