Getariakoa ere eskualdera

Ataria 2020ko uztailaren 19a

Argazkia: artzape.eus

ETE ligako estropadak jokatu dituzte goizean Getarian eta Tolosaldea izan da garaile 10:58,81eko denborarekin.

Gaurko irudia berezia izan da, estropadak bai baina zaleturik ez. Koronabirus kasu berrien aurrean, arduraz eta zentzuz jokatzeko eskatu zuen Getariako Udalak, eta aurraun zaleei bertara ez gerturatzeko eskatu zien, estropada unean sor zitezkeen jende pilaketak ekidin eta koronabirusaren hedapena gelditzeko. Eskari horrekin bat egin zuen Tolosako Udalak ere, eta Getariara ez joatzeko eskatu zuen.

ETE eta KAE 2 ligatako estropadak jokatu dituzte goizean Getarian. ETE ligako neskak lehiatu dira lehenik eta Tolosaldea izan da garaile 10:58,81eko denborarekin. Atzetik sailkatu dira San Juan eta Deusto. Tolosaldeako neskek dagoeneko bi bandera irabazi dituzte, gaurkoa eta aurreko astean Pasaian irabazitakoa.

Gaur Getarian jokatutako Errenderiko banderaren sailkapena:

  1. Tolosaldea: 10:58,81
  2. San Juan: +9
  3. Deusto: +10
  4. Zumaia: +12
  5. Ondarroa: +17
  6. Lutxana: +21
  7. Hibaika: +22
  8. Isuntza: +34
  9. Lapurdi: +48

ETE ligako 2 jardunaldi jokatu ondorengo sailkapena:

  1. Tolosaldea: 18 puntu
  2. San Juan: 14 puntu
  3. Zumaia: 14 puntu
  4. Ondarroa: 12 puntu
  5. Deusto: 11 puntu
  6. Hibaika: 8 puntu
  7. Lutxana: 6 puntu
  8. Isuntza: 5 puntu
  9. Lapurdi: 2 puntu

 

Gaur goizeko argazkiak Artzapen, Getariako herri aldizkarian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!