Udaletik gogoratu dute, proba egin behar duten pertsonek hitzordua eskatu behar dutela 943 00 68 00 zenbakira deituta, eta proba egin bitartean eta ondoren, emaitza jakin arte, etxean geratu behar dutela.
Estropadak ikustera ez joateko deialdia
Tolosako Udaletik jakinarazi dutenez, igande honetan, uztailak 19, jokatuko da Getarian I. Ékolo Bandera estropada, eta bertan parte hartuko du Tolosaldeako traineruak. "Bai Getarian eta bai Tolosan agertu diren koronabirus kasu berrien aurrean, ordea, arduraz eta zentzuz jokatzeko eskatu du Getariako Udalak, eta arraun zaleei eskatu die ez daitezela Getariara gerturatu, estropada unean sor daitezkeen jende pilaketak ekidin eta koronabirusaren hedapena gelditzeko. Tolosako Udalak bat egin du eskariarekin, eta herritarrei arduraz eta zentzuz jokatzeko eskatu die, igandean Getariara ez joateko eskariarekin batera".