Eusko Legebiltzarreko 75 eserlekuak (probintzia bakoitzean 25) beteko dituzten kideak aukeratzeko eguna da gaurkoa eta horretarako, 1.790.243 herritar daude botoa ematera deituta, momentuak eskatzen dituen segurtasun neurri zorrotzak betez.
EAEko parte-hartze datuekin batera, lurralde bakoitzeko ehunekoen berri ere eman du Beltran de Herediak. Gipuzkoan, %7,79 egin du behera (2020an, %36,67; 2016an, %44,46). Bizkaian, berriz, %8,46 jaitsi da (2020an, %36,40; 2016an, %44,86). Azkenik, Araban, herritarren %9,27 gutxiagok bozkatu du (2020an, %33,21; 2016an, %42,48).
12:00etara bitarteko parte-hartzea %14,4koa izan da.
Hauteskunde gaua ataria.eus-en
20:00etatik aurrera TOLOSALDEKO ATARIA-k jarraipen berezia egingo dio egun honi eta eskualdeko eta herriz herriko emaitzak ikusteko aukera egongo da ataria.eus webgunean.