Parte-hartze datuak

1,26 puntu egin du behera parte hartzeak eguerdirako

Ataria 2020ko uztailaren 12a

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuak 12:00ak arte zenbatutako datuen berri eman du 13:00etan egin duen agerraldian. Ordurako, herritarren %14,4k eman du botoa; 2016ko hauteskundeetan %15,4koa izan zen parte-hartzea.

Izurri baten erdian egiten ari dira gaur Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 75 eserlekuak (probintzia bakoitzean 25) beteko dituzten kideak aukeratu behar dira; horretarako, baina, ohi baino abstentzioa handiagoa espero da. 1.790.243 herritar daude botoa ematera deituta, segurtasun neurri zorrotzen artean.

EAEko parte-hartze datuekin batera, lurralde bakoitzeko ehunekoen berri ere eman du Beltran de Herediak. Gipuzkoan, %2,05 egin du behera (2020an, %15,48; 2016an, %17,53). Bizkaian, berriz, %1,02 jaitsi da (2020an, %13,49; 2016an, %14,51). Azkenik, Araban, herritarren %0,41 gutxiagok bozkatu du (2020an, %13,51; 2016an, %13,92). Sailburuak behin eta berriz azpimarratu du datu hauek 12:00ak arte zenbatutakoak direla.

Jada eman dute botoa lehendakarigai guztiek. Alderdi guztiek azpimarratu dute segurtasun neurriak bermatuta daudela, eta beraz, botoa ematera joateko dei egin die herritarrei.

18:00etan egingo du hurrengo agerraldia sailburuak, eta orduan emango du datu gehiagoren berri.

Galizian, gora

Galizian ere hauteskundeak egiten ari dira. Eguerdirako, %19,32koa izan da parte-hartzea bertan. 2016ko hauteskundeekin alderatuta, %4,21 igo da; duela lau urte, ordu bererako, botoa eman zezaketen herritarren %15,11k bozkatu zuten.

Erlazionatuak

Ohiko tokietan ere bai

Leyre Carrasco 2020 uzt 12 Tolosaldea

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!