Argazki galeria

Ohiko tokietan ere bai

Leyre Carrasco 2020ko uztailaren 12a

Normaltasun osoz ari dira bozkatzen herritarrak, eskualdeko udalerrietan. Herri txikiagoetan, segurtasun eta higiene neurriak bete behar badira ere, ohiko hauteslekuetan ari dira botoak biltzen.

Ez da inolako arazorik izan, eta parte-hartze baxua espero bada ere, mahaikideak gelditu gabe ari dira datuak biltzen. Guztiak ere, musukoak jarrita eta elkarrekin segurtasun distantzia mantenduz, baita botoa ematera joaten diren herritarrekin ere. Udaltzaingoen arabera, ez da ezbeharrik izan, eta gaurkoan lan egitea egokitu zaienek zintzo bete dute eginbeharra, goizeko lehen ordurako mahaira azalduz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!