Giro motel eta freskoagoa

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko uzt. 10a, 05:58

Ipar-haizeak eta fronte ahul batek hodeitza handia utziko digute. Hodei hauek egunaren lehen zatian euri pixka bat ere utziko digute, orokorrean euri-langar modura. Zaparrada hauek egun osoan zehar emango dira eta horrekin giro triste eta amorragarri xamarra izango dugu. Termometroek nabarmen behera egingo dute eta ez dira 20-22ºC-tatik pasako.

Larunbata (uztailak 11)

Kostako bazaio ere, eguraldiak altxatzera egingo du. Goizean eta arratsaldeko lehen orduak arte oraindikan ere hodei tapaki handia izango dugu eta lehen orduetan euri langar pixka bat ere izango dugu. Eguerditik aurrera erabat atertu eta ostartetxo batzuk zabaltzen joango dira. Haizeak ipar-ekialdeko ukitua izango du eta tenperatura maximoek zertxobait gora egingo dute, maximoak 22-23ºC-tan errendituz.

Igandea (uztailak 12)

Giro epelagoa baina nahasia. Goiza nahiko polita izango da, hodeiak eta ostarteekin, baina eguerdian hodeitza trinkotu egingo zaigu eta euri zaparrada batzuk izango dira, non tarteka mardul xamar botako duen. Arratsalde erditik aurrera berriz ere atertu, ostarte batzuk ireki eta giroa lasaitu egingo zaigu. Haizeak ekialdetik joko du eta tenperatura maximoek beste koska bat egingo dute gora, maximoek 24-25ºC-tan joko dutelarik goia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!