Eguraldi iragarpena

Giro eguzkitsua, baina zertxobait ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia Iker Ibarluzea 2020ko uztailaren 9a

Goizean, goi-hodei batzuk salbu, giro eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean aldiz, batetik bero-hodei batzuk garatuko dira eta bestetik behe-hodeiak sartzen joango dira itsasotik.

Ekaitzetarako proportzioa txikia da, baina ezin da baztertu txokoren batean ekaitza lehertzea. Haizeak goizean hego-ekialdetik joko du, arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatzeko eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, goia 27-29ºC-tan joaz. Iluntzean ipar-mendebalarekin nabarmen freskatuko du.

Ostirala (uztailak 10)

Giro motel eta freskoagoa. Ipar-haizeak eta fronte ahul batek hodeitza handia utziko digute. Hodei hauek egunaren lehen zatian euri pixka bat ere utziko digute, orokorrean euri-langar modura. Eguerditik aurrera zaparradak geroz eta tartekatuagoak izango dira, iluntze-gau alderako ateri geratuz. Termometroek nabarmen behera egingo dute eta ez dira 20-22ºC-tatik pasako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!